Denek Bat - Pilota

2024 urtarrileko hitza

 

Denek Bat elkartea euskal pilota taldea da, Armendaritze, Heleta, Iholdi, Landibarre, Mehaine, Donamartiri eta Donoztiriko herrietako jokalariak biltzen dituena.

Gaur egun, Denek Bat elkarteak 250 lizentziatu baino gehiago ditu esku huskaz eta gomazko paletan, Euskal Herriko eta Landesetako kirol instalazio ezberdinetan (trinketea, ezker pareta, plaza). Pilota eskolako langile kopurua etengabe hazten ari da eta gure entrenatzaileen eta hezitzaileen lan bikainaren ondorioz, Denek Bat elkarteak ordezkaritza handia du Euskal Herriko kantxetan.

 

Denek Bateko jokalariek biziki emaitza politak eskaintzen dituzte txapelketa ezberdinetan. Aurten, pala trinketean goma bete pilota, Elena Harismendy eta Elaia Etchepareborde Euskal Herriko txapeldun izan dira A multzoan. Mañu Harismendy eta Naia Heguy Euskal Herriko txapeldun izan dira 3. mailan. Esku huskan, seniorretan, Thierry Harismendy eta Bixente Lafitte Nazional A mailan Euskal Herriko txapeldunorde izan dira eta galdu berri dute Frantziako txapelketako finala. Emaitza horiek guztiak ez lirateke posible entrenatzaileen, boluntarioen eta herrien laguntzarik gabe.

Herri barneko antolaketa berriaren proiektuak, pilotalekuaren handitze bat programatua delarik, euskal pilotaren eta klubaren bizitzarendako ikuspegi berriak irekiko ditu, eta Denek Bat taldeak txapelketa partidak antolatu ahal izanen ditu ekipamendu berri horren gainean. Donamartiriko herriak urte osoan zehar bere trinketa eta frontoia eskaintzen ditu gazte mailetako entrenamenduetarako. Taldeak benetan eskertzen du.

 

Gaurkotasun guzia klubaren webgunean, www.denek-bat-pilotan.fr Edozein informazio galdegiteko, klubeko arduradun bat kontakta dezakezu 07 82 58 50 53 zenbakian.

 

Gure agurrik hoberenak igortzen dizkizugu heldu den urterako.