Arberoan zehar

2024 urtarrileko hitza

 

Arberoan zehar 2023an abiatu zen dinamika bat da, ibarreko kultura, tradizioa, tokiko ekoizpenak eta jakintzen biltzeko helburuarekin. Arberoako ibarreko kultur elkarteak (Donamartiriko, Donoztiriko, Isturitzeko eta Aiherrako besta komiteak, Belhorritz, Artetxea eta Belzuntze elkarteak) elkartu dira ekimen hori elgarrekin antolatzeko eta herrien arteko loturak sortzeko.

 

Programa aberatsa eta anitza antolatu zuten lehen edizioan:

-     Irailaren 5ean asteartez Isturitzen : trukaketa eta eztabaida momentua « Zer da Arberoa ? » gaiaren inguruan

-     Irailaren 7an ostegunez Donamartirin : ipuin kondaketa eta musika Otxozelaiko harpeetan

-     Irailaren 8an ostiralez Aiherran : ibarreko ekoizleen eta artesauen merkatua

-     Irailaren 9an ibiakoitzez Donamartirin : Arberoa eguna : ibilaldia, zikiroa, dantza, kontzertuak.

 

Aste horretan eguzkiak azkarki jotzen bazuen ere, giro goxoa eta besta izan da. Antolatzaile talde motibatuaren eta ibarreko laguntzaileen helburua lotura eta trukaketa momentuak sortzea baita, eta ekimen berriak eskualde honi diogun atxikimendua azkartzea ahalbidetu du.

 

Arberoan Zeharreko kide guziek laguntzaileak zein lehen edizio huntarat hurbildu diren pertsona guziak eskertzen ditu.


Kantu saioak Beltzuntze elkartearekin, Donamartiritarei irekirik

Beltzuntzeko elkarteak idekitzen ditu bere kantuko saioak donamartiritareii

Azarotik goiti, Maite Durrutyk proposatzen du hilabeteko lehen astelehen guziz Goiti aire gelan (Aiherrako plazaren gibelean) atseko 8 ontan elkartzea kantu tradizionalen kantatzeko elgarrekin. Nahi duzuen kantuekin jiten ahal zirezte, deneri idekia da, auzo herrietakoer ere. Lehen hitzordua beraz azaroaren 7 an atseko 8 ontan!

Xehetasun gehiagorentzat deitu Maite 0771735766