Saint Martin d'Arberoue - Donamartiri

Donamartiriko webgune ofiziala

Donamartiri, 320 biztanleko herri ttipia, Baxe Nafarroan kokatzen dena, lehengo baronia bat da. Herria harro izaiten ahal da euskal etxe biziki ederren ukaitea, zenbait jadanik hor zirenak 1435an, hauetako 24 nobletuak izan zirelarik lehengo “Palacio” gazteluaren inguruan. Nafarroako gorteko egoitza zen, maleruski errea izan dena, eta eroria XIX. mendeaz geroz. Napoleonen tropek Espainia inbaditu zutelarik, Soult Marexala zenbait egunez egon zen Donamartiriko gazteluan. 1867an, Napoleon III eta Eugénie inperadorea pasatu direla seinalatua da, Otsozelhaiko harpeen ikustera jinak ziren. Harpe hauek Monumentu historiko gisa sailkatuak dira.

 

Donamartirik 1469 ha-ko azalera du, bere biztanle dentsitatea 21 biztanle km2-ka da, eta bere goratasuna 96 m eta 421 m artean da. Eltzarruzeko gisu mendigunea puntu gorena da, eta handik 12 herri edateko urez hornitzen dituen iturrietako batek jauzi egiten du.

 

Erdi aroko testuek ikasten digute Donamartirik toponimo biziki zahar bat zuela, “Belhoritz”, Jean Orpustan hizkuntzalariaren arabera (Toponymie basque), belarra zegoen lekua erran nahi luke, beraz hazkuntzarako egokia.

 

Arberoa izena, “Belhoritz” izena ordezkatu duena, 980 urteaz geroz aipatua da, “Arbeloa” eta “Erberua” itxurarekin.Aldi berean ibarraren izena da eta zeharkatzen duen errekaren izena. Segurki Arberoa izena “arbel” hitzetik jiten da, “harri beltz” hitzen lapurpena : harri beltzaren lekua.