Telefono operadore guziek, herri batean obrak edo instalazio berriak aurreikusten dutelarik, Herriko Etxeko Informazio Dozier (DIM) bat hornitu behar dute Herriko Etxeari. Hemen aurkituko duzue 10 egunen barne komunikatu behar dugun Free Mobilek igorriktako antena berriari buruzko dozier hori.
Abenduaren 10ean, Jean Castex lehen ministroak konfinamendua arintzeko faseak iragarri zituen eta etxeratze agindua argitu zuen:
Abenduaren 15an : konfinamendu zorrotzaren bukaera eta etxeratze aginduaren ezarpena 8etatik 6ak arte.
- Frogagirien bukaera eta baimendutako herrialdeen arteko bidaiak;
- Etxeratze aginduaren ezartzea 8etatik 6etara, abenduaren 24ko Eguberri gauean salbu;
- 3 asteko luzapena publikoari idekitako tokiak itxirik (zinemak, antzokiak, museoak). 2021eko urtarrilaren 7an berriz irekitzeko aukera.
- Toki publikoetan elkarretaratzeak debekatzea.
DESKARGATU
FROGAGIRI ELEBIDUNAK HEMEN
Azaroaren 28tik goiti, joan-etorriak baldintzatuak segitzen dute eta frogagiria derrigorrezkoa jarraitzen du. Horra modelo berria, abenduaren 15a arte, frantsesez momentukoz :
Helbideen eguneraketarentako ukan duzuen gutunaren ondorioz, herriko etxea eta zonbait herritar prest dira zuen desmartxetan laguntzeko. Ez duda gurekin harremanetan sartzea !
Azaroaren 13 ostiral huntan, ur hargune eta zutoinen kontrol batektraba batzuk ekar daitezke ur garbiaren sarean : presio galtze, ur kolorazio edo aire presentzia. Milesker zure ulermenagatik eta pazientziagatik.
COVID 19 epidemiaren hedapenaren aurrean, Gobernuak populazioa berriro etxeratzeko erabakia hartu du urriaren 30etik abenduaren 1era arte, osasun segurtasuna eta jarraitasun ekonomikoa uztartuko dituen ereduari buruz.
Espazio publikoak (joko guneak, ibilbideak, etab.) publikoarentzat idekiak egongo dira gehienez 6 laguneko taldeetan.
Hala ere, herriko gelak itxiak dira berri eman arte; beraz, kirol jarduerak, elkarte edo kultural bilerak ezin dira bertan egin.
Eskola publikoa ikasleei irekita egongo da osasun protokolo baten arabera hezkuntza aurreratua ahalbidetzeko; eskola-garraio zerbitzua ere mantentzen da 6 urtetik gorakoentzako maska derrigorrez jantzita.
Eskolaz kanpoko haurtzaindegiko eta eskola jantegi herri zerbitzuak usaiazko ordutegian egongo dira zabalik, Ministerioak zehaztutako osasun protokoloen arabera.
Herriko Etxeko zerbitzu guztiek segituko du herritarrei harrera egiten babes neurriak aplikatuz heien desmartxetan lagunduz.
Hondakinak biltzeko zerbitzua normaltasunez egingo da, eta hondarkintegi zentroa usaian bezala irekita egongo da.
Salbuespeneko juan-etorriak ahalbidetzeko, data eta ordua sinatutako ziurtagiria beharko da. Hemen deskarga dezakezu dokumentua bere bertsio elebidunean:
Aurélie LAZCANOTEGUYk bere azken eguna eginen du irailaren 8an, asteartean. Maialen DELIARTek ordezkatuko du urriaren 20an, asteartez.
Herriko etxeko ordutegia horrela aldatuko da : asteartetan 8:30etatik 12:30etara eta 13:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 9:30etatik 12:30etara eta 13:00etatik 17:00etara.
Trantsizio denboraldi huntan, ordezkari bat izendatua izanen da irailaren 18 eta 25etan, urriaren 2 eta 9etan, ostiraletan, 9:30etatik 12:30etara eta 13:00etatik 18:00etara.
Tokiko Ibilaldien Plana ezagutarazteko, Euskal Hirigune Elkargoak gidatutako ibilaldi tematikoak proposatuko ditu 2020ko irailetik 2021ko ekainerat, hileko 2. ostiral guziz.
2021ko otsailaren 12an, paisaia karstikoak aipatuko dira Belekarre ibilaldi gidatuan. Izena eman !
Agorrilaren 31a goiti, eskola garaiko ordutegi berria plantan ezarri du Hirigune Elkargoak. Berriz atsemanen dituzue Herriko Etxetik abiatzen diren egunereko 3 bidaiak, astelehenetik larunbatera. Xehetasun guziak hemen :
Kultur hitzorduak zure etxetik hurbil!
Argibideak-Erreserbak
Tél: 06 35 16 25 91