AICA Biak Bat - Ihiztarien elkartea

2024 urtarrioleko hitza

 

Lerro batzuk gure ihizi elkartearen aktibitateaz.

Aroarengatik, 2023/2024 denboraldia pixka bat konplikatua da. Lehenik bero handia, ondotik euri ainitz baita ere haizeak gure aktibitatea trabatu dute. Aldaketa klimatikoak ezin ditugu ukatu, abere salbaien jarrerak aldatu dira.

Aurten urtxo guttik migratu dute, eta pekadak 3 asteko berantarekin pasatu dira.

Bestalde tokiko abereak epe luzeago batez ugaltzen dira.

 

Ihiztarien urteko pestak ez du bildu aintzineko urtekoen arrakasta, 40 bat jende baizik. Agian berantazko data baten gatik, edo sinpleki krisiaren seinale bat.

Halaere hor zirenen oharretan, momentu goxo bat izan da. Milesker lanean aritu diren bolondres guzier.

 

Bestalde beti bezala, basurde ihizia gure lehentasuna egoiten da, populakuntza hein onargarri batean mantentzeko gisan.

 

Azken hitz gisa, ihiztari guzien izenean gure 2024eko agiantza hoberenak helarazten dizkizuegu.

 

André Berhonde, lehendakaria

BERHONDE André, lehendakaria