2023ko urtarriletik goiti, Zabaltza etxaldeak ardi esne jogurtak proposatuko dauzkizue, Laborantza biologikoan segurtatuak. Denen gustukoa izateko gisan, hiru zapore eskuragarri izanen dira.
- Hutsa (krematsua, ttipiei eta handiei ezinbestekoa dena) 125gr: 1€
- Kafea (leuna, kafea maite ez dutenen gustukoa dena ere) 125gr: 1,10€
- Zitroina (fin-fin perfumatua eta liluragarria) 125gr: 1,10€
Segur direnendako manatze sistema bat proposatzen dugu, astelehen atsaldea baino lehen mailez manatuz zabaltzaetxaldea@gmail.com helbidera. Ondoko larunbatean errekuperatzen ahalko duzue zuen manaketa zuzenki etxaldean 10ak eta 12ak artean, salmenta tenoreetan.