2023 urtarrileko hitza
Denek Bat elkartea pilota elkartea da. Bertan lotzen dira Armendaritze, Heleta, Iholdi, Landibarre, Donamartiri eta Donoztiriko jokalariak.
Gaur egun, Denek Bat elkartean 250 lizentziatu baino gehiago konda dira, gizonezkoen esku-huska eta emakumezkoen gomazko paleta sailetan. Hauek egitura ezberdinetan ibilki dira : trinketa, ezker partea eta frontoian, Ehtik Landesetara. Kopuruak beti goiti dabiltza eta gure trabatzaileen lanari esker Denek Bat elkartea azkarki ordezkatua da txapelketa ezberdinetan.
Denek-Bat -eko jokalariek emaitza ederrak dituzte. Aurten, Elena Harismendy eta Elaia Etchepareborde EHko txapelketan A taldeko finalista atera dira gomazko paletan eta momentu honetan Frantziako txapelketan ari dira. Adinekoetan, Thierry Harismendy et Yannick Franchisteguy Frantziako txapeldun atera dira B nazional mailan, plazan. Thierry Harismendy EHko trinketeko txapelduna da ere nazional A mailan Maxime Etcheverry-rekin eta Frantziako txapelketa irabazi berri dute.
Emaitza guzi horiek ez litaizke posible trebatzaile eta herrietako laguntzailerik gabe. Donamartiriko herriak bere trinketa prestatzen du gazteen trebaketentzat eta horretarako eskertzen dugu.
Bestalde, uda honetan, Arberoako ostiraletako animazioan parte hartu du pilota elkarteak, esku-huskako partidak proposatuz. Jokalariek anitz preziatu dute izan den giro goxoa. Dudarik ez berriz jinen direla heldu den urtean !
Aktualitate guzia elkartearen weg gunean, www.denek-bat-pilotan.fr Xehetasunentzat zenbaki honetara dei ezazue : 0782585053.
Urte berri on bat desiratzen dautziegu denei.