Adin Ederra - Adinekoen elkartea


2023 urtarrileko hitza

 

Donamartiriko Adin Ederra, Donamartiriko adinekoen kluba, Générations Mouvement Federazioaren parte da eta 60 kide biltzen ditu 2022an (6 kide berri). Maleruski bi kidek utzi gaituzte joan den urtean : Emile URRUTY eta René IRIGOYEN. Elkarte aktiboa da. Erretretadun berrien gainean kondatzen dugu gure klubaren gaztetzeko eta ideia berrien ekartzeko. Anitz espero dugu. Aurten, bulegoaren herena ateratzen da eta kide berri batzu izendatu behar ditugu. Dimisioak : Pascal Pochelu, Sabine Goyhenetche, Pierrot Otondo, Renée Mendilahatxu eta Thérèse Sallaberry.

Gure elkartea freskatuko luketen kide berriei gomita luzatzen diegu, eginmolde eta ideia berriak ekar ditzaten elkarteak ahal bezain luzaz irauteko. Pentsatzen dugu gaztetzen badugu elkarteak luzaroan iraunen duela eta biziki fite egokituko litaikeela aldatzen den gaurko munduari.

Jakin elkarte hau interes publiko bezala ezagutua dela eta erretretadun baita adineko jendeen arteko lotura soziala bermatzen duela baserri paisaian, ezinbestekoa dena gure herrietan. Helburua da « untsa zahartzea », « hobeki zahartzea », zentzurik ez lukeena adinekoen klubek proposatutako aktibitaterik gabe. Administrazio kontseilua erregularki elkartzen da urtean zehar aktibitate programaz eta antolaketaz mintzatzeko. Gure egitura, 1901 legekoa, nazional mailako egiturarekin konforme da eta horrek gure autonomia bermatzen du. Ateraldiak eta taldeko bidaiak antolatzen ahal ditugu, baita beste aktibitate anitzak ere.

Hala nola, aurten, aktibitate berriak proposatu ahal izan ditugu. ASEPT-ez gain, proposamen berriak jin zauzkigu UDCCASetik (Ekimen Sozialeko Herrietako Zentroen departamendu batasuna) partetik.

Ateraldien kasuan, Hazparneko klubarekin elkartu gira, baita hiru herri (Aiherra, Bastida, Donamartiri) batzen dituen elkarte berri batekin ere.

Hogoi bat pertsona elkartzen dituen hilabeteko askaria mantentzen da (mus eta belote-en jokalariak kontent dira elkartzea, batez ere egun bukaeran. Badakite sukaldari laguntzaile batek prestaturiko atsaskari on batek goitatzen dituela).

Bi aldiz astean petankan ari dira eta Aiherrako adinekoak guri juntatzen dira txapelketen antolatzeko. 

Liburu xokoak segitzen du berritasun batekin aurten: eskola publikoa (euskara saila) guri batu dira ttipiendako liburuen emaiteko. Astero, ostegun arratsaldetan, liburutegian momentu goxo bat pasatzerat heldu dira haien erakaslearekin eta liburuak haien etxera eramaiten dituzte.

 

Egindako ekitaldi eta ateraldiak :

- Martxoaren 3a : Mourenx-en biltzar nagusia

- Martxoaren 9a : Irri Yoga-ren bost saioak ASEPT-ek antolaturik (aktibitate hori pusatua izan zen konfinamenduarengatik)

- Martxoaren 10a : lehen ateraldia Hazparnerekin : Monein (Eliza), Nay (etxe karratua), bonet-en lantegia.

- Martxoaren 20a : Biltzar Nagusia eta mugitu ezin duten bi pertsonei bazkariaren ekartzea.

- Martxoaren 23a : konferentzia eta eztabaida Alzheimer eritasunari buruz zeinetan berrogoi bat pertsona bildu diren (Animatzailea Chantal Cazalon FAPA-koa).

- Martxo bukaeran kultur jokoan parte hartu dugu. Emaitzak goitatzen ditugu.

- Apirillaren 21a : Ateraldia Aginaga sagarnotegira, Usurbilen.

- Apirilaren 30a : Orkatz bazkaria Armendaritzen

- Maiatzaren 10etik ekainaren 7ra : informatika tailerra (UDCCAS) (5 saio)

- Maiatzaren 24a : Sektoreko bilkura Hazparnen

- Maiatzaren 25a : Salbatzen dituzten jestuak eta babesteko aterabideak (Groupama)

- Maiatzaren 4etik 25era : CAP ongizatea (UDCCAS) 4 saio

- Ekainaren 2a : Petanka txapelketa Aiherrarekin

- Uztailaren 2a : Ezagutzen eguna Itsasun

- Uztailaren 14a : Herritarren eguna, bazkaria

- Uztailaren 17a : loto, 150 parte hartzaileekin aurten

- Irailaren 8a : Artouste-era ateraldia, Aiherrak, Bastidak eta Donamartirik antolaturik

- Irailaren 15a : sofrologia eta erreflexologia Aiherran (UDCAAS, 10 saio)

- Azaroaren 8a : Bide sekuritatea Aiherran (mugimendu belaunaldiak)

- Azaroaren 11a : San Martin besta, bazkaria gazteen komiteak antolaturik

- Azaroaren 25a : Konferentzia eta eztabaida « zuen osasunak badu geroa » (ASEPT)

- Abenduaren 17a : Urtea bururatzeko, Donamartiri, Aiherrako eta Bastidako kideen elkarretaratze handia urte bukaerako bazkari baten inguruan Aiherrako Auxotea ostatuan.

Urte bukaerako bestak hurbiltzean, autonomia gabezia eta osasun arazoak pairatzen dituzten kideer (8) opariak banatu genizkien.

 

2023KO PROIEKTUA :

Biltzar nagusi handia elkartearen 40 urteak ospatzeko. Data otsailaren 18ko finkatua da, Denis Singer lehendakaria gomit izanen da eta Mayie Leparoux sektoreko arduraduna. Bulegoaren berritzea (7 kide) eta ordenagailu mugikor baten erostea elkartearendako.

Bukatzeko, Donamartiriko Adin Ederra hirugarren adineko jendeak biltzen dituen elkarte dinamikoa da, herri osoa hunkitzen saiatzen dena (auzo bakotxa) herriko etxearen laguntzari esker. Elkartea hobetzeko eta berdinamizatzeko, deia luzatzen dugu kandidatu berri batzuer bulegoan sar daitezen. Badakizuen bezala, elkartean parte hartzeak ekartzen dituen arduretaz kontziente gira, baina beharrezkoa da gure jendartearen ongizatea bermatzea, jakinez ez dugula nehor bide bazterrean utzi behar.