Izturitzeko eta Otsozelaiko harpeetako elkartea

2023 urtarrileko hitza

 

Urtero bezala, Elkarteak bere harrera, laguntza, sustengu eta partekatze funtzioa bete du, Gaztelu eta bere ingurua osatzen duten ondareari dagozkion galde etengabeer erantzuteko.

Guretzat, 2022an, 15 parte hartze baino gehiago izan dira: artista egoiliar, argazkilari, film eta egunkari erreportari, arlo ezberdinetako zientzialari, beren ikerketei erantzun bila datozenak, beti harriduraz eta sorpresaz beterik!!! Harpea eskuzabala da!!!

Zurekin partekatu nahi dugun scoop bat. Apirilean, Christian Normandek zuzendu miatze kanpainan, Isturitzeko harpeko fosfatoen gelan, 30.000 urteko Noailleseko zizel bat aurkitu zen, Ebroko ibarretik zetorren silex batean zizelkatua! Ikerketa kanpaina horretan bertan, France 5eko kameralarien aintzinean, balea hezur bat eguneratu zen. Isturitzek 60 eman ditu!!!

Ondorioa! kontziente izan gaitezen gure gizatasunaren ondare paregabea daukagula gure lur azpian!