APE "Haurrentzat"

2023ko urtarrileko hitza

 

Haurrentzat elkartea, Donamartiri eta Donoztiriko eskola publikoetako burasoen elkartea da, RPI moduan antolatua dena. 2022-2023 ikasturtean 58 ikasle dira orotara: 23 ama eskolan eta 35 lehen mailan.  

 Aurten ere, erakasleen proiektu pedagogikoaren bidez, haurrer aktibitate eta animazio ezberdinak proposatuak izanen zaizkie. Proiektu horien gauzatzeko eta diruztatzeko, urtero bezala APE-ak hainbat ekimen antolatuko ditu:

- Bixkotx salmenta (Omiasainduz egin duguna)

- Puyodebat eta Antton xokoleta salmenta

- Mus txapelketa (2023ko urtarrilaren 15ean)

- Garagardo eta plater salmenta (2023ko martxoaren 11a)

- Lore eta landare salmenta (2023ko maiatza)

- Eskolaren besta uztailaren 1ean

Ekimen horien bidez sartzen den diruak kirol eta kultur ateraldiak diruztatzea ahalbidetuko luke, baita material eta jostailuen erostea ere. Joan den ikasturtean adibidez, haurrak zinemara joan ahal izan dira, Lasterka-rekin lankidetzan kirol topaketetan parte hartu ahal izan dute eta hainbat ikuskizun ikusi dituzte. APE-ak hiru eguneko « ziklo gela » egonaldia diruztatzea lagundu du lehen mailako ikasle guziendako. Elkarteak buraso, herritar eta Donamartiri zein Donoztiriko herriko etxeak eskertzen ditu, antolatutako ekimenetan ekarritako laguntza eta sustenguagatik. APE-ko kideak dira: Bourdois Vanessa, Godin Clémence, Labastie Anna, Lacroix MarieChristine, Maas Julien et Miremont Julie. Xehetasun edo idei guzientzat ez duda : apehaurrentzat@gmail.com