2023 urtarrileko hitza
Ko-lehendakariak: Aphecetche Alain - Etchepare Emile
Elkartea herri kirola ezberdinetan (soka tira, lasto altxatze, arto bilketa…) parte hartu nahi duen herritarrez osatua da. Elkarteko kideak bi aldiz astean trebatzen dira abendo eta agorrila bitartean. Ohiduraz, taldeak soka tira eta kirol joko txapelketa ezberdinetan parte hartzen du apiriletik irailera. Arberoa kirolak elkarteak animazioak proposatzen ditu bestalde EH eta Landesetako herrietan.
2022 urtean ateraldi ezberdinak egin dira : Bidarten, Hazparnen (Lehengo Hazparne), Saran, Izturitzen baita Donamaririn ere. Donapauleko festibala egin ahal izan da aurten eta Donamartiriko ekipak 3. bukatu du sailkapen orokorrean. Elissalde anaiek Segari froga irabazi dute, Mathieu Aphecetche-ek orgaren froga eta Soka tira taldeak bere lekua atxikitzen du finalean Jutxiren parean 8 minutu eta 50 segunduko ezin bukatuzko tira frogaren ondotik. 2023ko sasoia berriz hasia da urtarrila huntan Donoztiriko Sanoki eta Donamartiriko Bil Etxea gelan. Herri kirolak deskubritu nahi duen pertsona oro (izan gizon ala emazte), ongi etorria da elkartera.
Taldea hitz huntaz baliatzen da bi herrien eta partaideen eskertzeko, haiei esker maiota berriak erosi ahal izan baitira.
Xehetasunak eta informazioak : Alain Aphecetche 06 65 62 07 06 – Emile Etchepare 06 74 63 13 46 arberoue.kirolak@gmail.com Taldeko facebook orria : https://www.facebook.com/Arberoue-Kirolak-Erberua-Kirolak-Force-Basque