Pesta komiteak bilan baikorra egiten du 2014 urte honi begira. Pestak eta herritarren bazkaria izpiritu onean eta lagun arteko giroan iragan dira. Aldizkari honetaz baliatzen gira zuen presentzia kartsuki eskertzeko eta ere zuen eskuzabaltasuna eske denboretan.
Abenduan, bulegoa aldatua izan da : Julien Minondok Mathieu Aphecetchen segida hartu du lehendakaritzan. Bere laguntzeko
Christelle Ladeuix : Lehendakariordea
Florian Aphecetche : Diruzaina
Iker Bonebetche : Idazkaria
Hainbat gertakarik 2015 urte honi erritmoa emanen diote :
Eihartzeak antolaturik, Ihauteriak otsailaren 14an iraganen dira, larunbata.
“Sagardotegi” ateraldi bat antolatua izanen da martxoaren 21an, larunbata.
Pesta komiteko kideek eskeak eginen dituzte Irulegiko Irratiaren alde. Usaian bezala, segur gira ongi errezibituak izanen girela. Jakizue, zuen eskuzabaltasunaz, gure eguner erritmoa emaiten dien irrati honi laguntza haundia ekarriko diozuela.
2015eko pestak uztailaren 10tik 14ra iraganen dira. Azken eguna Donamartiritarrendako izanen da, usaiako herritarren bazkariarekin.