Lehendakaria: Daniel ISTIL, Ithurbidia etxea
Harremanetarako: 05 59 03 87 89 edo 06 82 71 76 31
1978an, Donamartiri eta Donoztiriko ACCAk batu zirenean, herriarteko ihizi-elkarte onetsi bat sortu zen: AICA Biak Bat.
Ihiziaren antolaketa tekniko ona bermatzea du xede, baita ere zerbitzu publiko eginkizun zenbait:
Ihiziaren eta basa faunaren garatzea laborantza, oihana eta ihiziaren arteko oreka errespetatuz
Ihizi planoen eta departamenduko ihizi-kudeaketa eskemaren errespetatzea
Lurraldearen zainketa
Ihizizainen eta zepoak ezartzen dituztenen formakuntza, galdeginak zaizkigun misioen bermatzeko: urtero, ihiztariek egun bat antolatzen dute Lapitzeta goi-ordokian eta herritarrak eta naturazaleak gonbidatzen dituzte.