2022 UDAKO ANIMAZIOAK

Donamartiri, Donoztiri, Aiherra eta Izturitze herrietako elkarte eta hautetsiek bultzatutako gogoeta kolektibo baten ondotik, gure ibarrako animazio proiektu bat sortu zen. Lehen hitzordu bat eskaintzen da, beraz, uda huntan zehar: "Arberoako ostiralak".

Ostiralero, txandaka, herri bakoitzean, animazio bat proposatuko dute elkarteek. Lagunarteko une bat pasatzeko, elkartzeko, elkar ezagutzeko, gure herrien arteko kohesioa sendotzeko gogoari erantzuten dion ekimena, Arberoa ibarrako elkarteen dinamika azpimarratuz.

 

Uztailaren 8an Donamartirin - Mutxiko Gaualdia (Arberoa ikastola) + herriko bestak

Uztailaren 15an Donoztirin - Herri Kirolak - Xupz alaiturik (Beti Xutik komitea)

Uztailaren 22an Aiherran - Pilota eta euskal dantzak (Abarratia)

Uztailaren 29an Izturitzen - (Artetxea eta Joaldunak)

Agorrilaren 5an Donoztirin - Berçaits anaiak kantaldia (Beti Xutik komitea) + herriko bestak

Agorrilaren 12an Donamartirin - Pilota eta aizkolari desafioak (Belhoritz, komitea)

Agorrilaren 19an Aiherran - ibilaldia Abarratian eta kantuak (Pesta komitea)

Agorrilaren 26an Izturitzen - Mutxikoak (Goratik ehiztarien gaualdia)

 

Jateko eta edatekoa aldi guziz, sartzea urririk.

Ostiral arte...

 


2021 UDAKO ANIMAZIOAK

Uda huntan, herriko elkarteak mobilizatzen dira herria alaitzeko !

Hilabetez deus izan ondotik, egiazko biziari itzul gaitezen, beti sanitario arauen errespetuan.

 

 

Astelehen guziz agorrilaren 9a arte 7etan : Gimnastika Xexil Etxartekin

 

Ostiral guziz 10etan : Ibilaldi kondatua Herri kondalariekin

Ordu batez, Donamartiri herria deskubrituko duzue Marie-Luce edo Jean-Marc-ekin, "Herri kondalariak". Heiekin Arberoa ibarrako paisaiak eta euskal kultura ulertuko duzue, deneri idekiak diren ibilaldi tematiko desberdineri esker.

Abiatzea : Donamartiriko herriko etxearen parean

Hizkuntzak ; frantsesa, española, euskara

Bisitak izenak emaneta baizik (euria balitz, aterbe batean posible da tematiko baten inguruan egoitea Herri kondalari batekin. Marie-Lucek ibilaldia ezeztatzeko ahalmena atxikitzen du izen emaite gutiegi balitz).

Prezioak : Haurrak (6 urte petik) : urririk / Haurrak (6 eta 14 urte artean) : 3€ / Helduak : 8€

 

Uztailaren 9a ostirala :

19:30 : mutxiko eta ostatu Arberoa Txaranga eta Arberoa Ikastolarekin

 

Uztailaren 16a ostirala :

19:00 : Tokiko ekoizleen merkatua

Herri Kirolak Erberua Kirolak ekiparekin

Ostatua ehiztarien elkartea, Pesta Komitea eta Belhorritzekin

 

Uztailaren 23a ostirala :

19:30 : Pilota partida Denek Bateko jokalariekin

Ostatua Pesta Komitea eta Belhorritzekin

 

Uztailaren 30a ostirala :

19:30 : Animazio sorpresa

 

Agorrilaren 6a ostirala :

19:30 : Herri Kirolak Erberua Kirolak ekiparekin

Ostatua Pesta Komitea eta Belhorritzekin

 

Agorrilaren 13a ostirala :

19:30 : Pilota partida Denek Bateko jokalariekin

Ostatua Pesta Komitea eta Belhorritzekin

 

Agorrilaren 15a igandea :

Herritarren Eguna Pesta Komitearekin

Meza Donamartiriko Koralarekin

 

Agorrilaren 20a ostirala :

19:00 : Tokiko ekoizleen merkatua

Pilota partida Denek Bateko jokalariekin

Ostatua ehiztarien elkartea, Pesta Komitea eta Belhorritzekin

 

Agorrilaren 27a ostirala :

17:00 : Herri Kondalariekin ibilaldi kontatua

19:30 : ostatua eta zinema gaualdia Arberoa Ikastolarekin