Arberoako ostiralak segitzen dute. Huna agorrilaren egitaraua eta Donamartirin izanen den animazio informazioa
Jostatzeko aktibitate bat Arberoan !!!
Soinuzko altxor bilaketa pedagogikoa da Vira eta Vasa, jostatzeko bide batez leku berriak deskubritzeko.
Urririk den Vira eta Vasa aplikazionearen bitartez emanak diren argibideeri esker, haurrak, burasoak edota aitatxi eta amatxiak geldituko dira entzuteko Vira eta Vasak dioten leku ezberdinetaz (anekdotak, leiendak, ondarea…).
Paregabeko experientzi bat nun ustezkoa lotzen den errealitateari eta pedagogia jostatzeari, 5 eta 12 urte artekoen haurrentzat bereziki.
Orduan, aintzina abenturan barna eta bidaia egin denboran eta espazioan, ongi pasatzea segurtatua da !!
3 ibilbide :
- Izturitze : km 1 – oren 1 (maila erraza)
- Aiherra : 1,5 km – oren 1 (maila erraza)
- Donamartiri eta Donoztiri : 6 km – 2 oren 1/2 (maila zaila)
Euskaraz eskuragarri dira 3 altxor bilaketak.
Info gehiago https://www.en-pays-basque.fr/territoires-et-destinations/baigura-et-la-vallee-de-l-arberoue/hasparren/vira-et-vasa-chasse-au-tresor-en-arberoue/ webgunean.
Hemen klikatuz, 2025eko herriko aldizkaria telekargatzen ahalko duzu. Irakurketa on !
Udaberrian Eskual herriko anitz herritan egin zen eta arrakasta handia ukan zuen Asiako leiztorrak harrapatzeko kanpainaren ondorioz, hainbat lekukotasunek beherakada bat adierazi dute kofoinen, mahatsondoen, fruitu-arbolen inguruan... Hori guzia, seguraski udaberriko eguraldi euritsuengatik, baina baita kolektiboki eginiko indarrarengatik ere, Milesker deneri.
Borroka hunen segitzeko, hemendik azaro bukaera arte berritz tranpak emaiten ahal dituzue, negua pasatzeko prestatuko diren erreginen harrapatzeko.
Oroitarazteko : gomendatua den erezeta da : 25 cl garagardo alkoholdun (edo arno zuri) eta 5 cl granada-ziropa edo Kasis nahastea. Prestakin azukretsu hori lurretik 1.50 m-ra zintzilikatutako plastikozko botila baten hondoan jarri behar da. Hamabost egunean behin berritu behar duzu prestaketa hori.
Aitzinetik eskertzen zaituztegu zuen ekarpenagatik
Duela gutxi, Asiako leizoraren aurkako kolektibo bat sortu da Euskal Herria Iparraldean.
Asiako leizora ugaltzen ari dela eta bioaniztasunean, ekonomian eta giza segurtasunean duen eragina ikusita, udaberriko harrapaketa kanpaina bat antolatzen du lurralde osoan.
Izan ere, borrokarako modu eraginkorretako bat erregina fundatzaileak udaberrian harrapatzea da, ahulak diren garaia baita. Erregina bakoitzak milaka leizorko kolonia bat sortzeko ahalmena du.
Hemen beherago flyer bat atsemanen duzu, eta jakin herriko etxeak laster Trap Trap modeloko zepoen banaketa antolatuko duela.
2023ko abenduaren 9ko deliberoaren arabera, eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariaren engaiamenduaren arabera, Elkargoko Kontseiluak laborariendako neurri osagarri berezi batzuk onartu ditu, laborantxa eremuaren ekonomikoki behartua den testuingurua kontuan hartzeko.
Neurri hauek azpian zehaztuak dira.
2022ko urriaren 14ko 2022. dekretuaren ondoren, BAFA formakuntzan sartzeko adina 17 urtetik 16 urtera jaitsi da.
Aurrerantzean, BAFAko formakuntzan izena emaiteko, hautagaiek gutienez 16 urte bete beharko dituzte saio orokorreko formakuntzako lehen egunean.
Jendetasunik ezaren pizkundearen aurrean, EHEko hondakinak biltzeko zerbitzuak hondakinen pausatze irregularren aurkako zigor baten alde deliberatu ostean komunikatzen
du. Xehetasunak hemen.
2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, webgune honetan aurkeztu ahalko duzu : https://www.depotpermis.fr zure plangintza-baimen eskaerak :
Hirigintza Ziurtagiria (CU)
Aurretiazko Adierazpena (DP)
Eraikitzeko Baimena (PC)
Plangintza Baimena (PA)
Eraispen Baimena (PD)
eta Ezabatzeko Asmo Adierazpena (DIA)
Donamartiriko herrian.
https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre/se-deplacer/les-transports-inter-urbains/transport-solidaire
Horra hemen 13. linearen ordutegia : ordutegi-fitxak telekargatzeko - Txik Txak transports Agglomération Pays Basque Adour
Kultur hitzorduak zure etxetik hurbil!
Argibideak-Erreserbak
Tél: 06 35 16 25 91