Belhorritz elkartea

2024 urtarrileko hitza

 

Belhorritz kultur eta kirolaren inguruan animazioak antolatzen dituen elkarte bat da. Herritarren artean harreman sozial baten eraikitzea du helburuko, baita ere herriaren animatzea eta jendeen elkartzea.

2023ko aktibitateak horiek izan ziren :

- Pesta berri

- arroltze moletaren lehiaketa Arberoako gaualdien karietara.

- pala lehiaketa trinketan (bakarka)

- pala lehiaketa arrobotuan

- euskal urtaroa : gaualdia goxo bat gizate jokoen inguruan.

- mendi lasterketa, 300 parte hartzaile baino gehiagorekin.

Belhorritzek Arberoan Zeharen parte hartu du ere.

 

Elkartekide guziek eskertzen zaituztete gure animazioetan parte harturik eta 2024ko urte eder bat ospatzen dizuegu !

Donamartiri eta bere ibarraren animatzea segituko dugu !