1.Herriko informazio aldizkaria


Auzapezaren hitza

Lehenbiziko informazio aldizkari honen bidez eskertu nahi zaituztet egin diguzuen konfiantzarendako. 

Herriko Etxe baten ardura enpresa ttipi baten parekoa da: aitzinkontu desberdinak kudeatu behar ditu, eginen dituen inbertsioak aurreikusi behar ditu, langileez hurbil egon behar du bakoitzaren beharrei kasu eginez.

Buru belarri inplikatzen gara eginkizun horietan, gure esperientziez eta gaitasun gehigarriez baliatuz.

Aldizkari honen bidez, gure agintaldiko lehen 10 hilabeteen ardatz nagusien laburbilduma aurkezten dizuegu, baita ere informazio praktiko zenbait oroitarazten. 



Informazio baliagarriak

Herriko etxearen irekitze orenak :

Asteartea : 8:30tik 12:30 arte eta 13 tik 18:00 arte

Ortzirala: 8:00tik 12:30 arte eta 13 tik 16:30 arte


Herriko etxea: 05 59 29 52 27 edo mairiearberoue@orange.fr

Herriko kontseiluetako txostenak errezibitu nahi badituzue, e-mail bidez galdea egin ezazue.


Antton Larraburu: 06 25 26 84 17

Bernadette Pochelu: 07 60 01 10 65

• Alain Armendariz: 06 84 80 49 08

• Mathias Mirande: 06 50 71 30 61


Ordezkariak:


Hazparneko Lurraldea herri elkargoa

- Antton LARRABURU

- Bernadette POCHELU

 

Arberoako Edateko Uraren Hornitzeko Herrien arteko Sindikatua :

- Pierre HAICAGUERRE

- Didier POCHELU


 

Departamenduko Baserrialdeko Elektrifikatze sindikatua :

- Alain ARMENDARIZ

- Mathias MIRANDE

 

Saneamendu sindikatu anitza (ATURRI URSUIA)

- Antton LARRABURU

- Mathias MIRANDE

- Didier POCHELU

 

Aiherrako “MUGAN” ofiziale eremua

- Antton LARRABURU

- Mathias MIRANDE

 

Euskal kultura sostengatzen duen Herrien arteko Sindikatua :

- Bernadette POCHELU

- Inès CHABAGNO

 

“LAGUNTZA ETXERAT” elkartea

- Bernadette POCHELU

- Emmanuelle HARISMENDY

 

“SIVU IKAS BIDE” Sindikatua

- Inès CHABAGNO

- Emmanuelle HARISMENDY

- Mirentxu MINONDO 

 

“SIVU GARBIKI” Sindikatua

- Antton LARRABURU

- Alain ARMENDARIZ


Herriko batzordeak :


Eskolako eta gai sozialen batzordea : 

- Inès Chabagno, 

- Mañu Harismendy

- Mirentxu Minondo

- Xalbat Bordarrampé


Bidegintza eta hirigintza :

- Antton Larraburu

- Didier Pochelu

- Mathias Mirande


Ingurumena : 

- Alain Armendariz

- Inès Chabagno


Trinkitearen kudeaketa : 

- Jean Pierre Ladeuix

- Bernadette Pochelu


“Bil Etxea” gelaren kudeaketa : 

- Alain Armendariz

- Alain Aphecetche

- Xalbat Bordarrampé


Komunikazio sareen kudeaketa (Telekomunikazioa) :

- Alain Armendariz

- Alain Aphecetche


Herriko elkarteekin harremanak :

- Alain Armendariz

- Mañu Harismendy

- Xalbat Bordarrampé


Laborantxa : 

- Antton Larraburu

- Bernadette Pochelu

Herriko gertakariak : 

- Alain Armendariz

- Alain Aphecetche


Donamartiritarrei zuzendutako formakuntzen antolaketa : 

- Inès Chabagno

- Mathias Mirande


Gizarte ekintzarako herriko zerbitzua : 

- Antton Larraburu

- Bernadette Pochelu

- Alain Armendariz

- Mathias Mirande


Obrak : 

- Antton Larraburu 

- Didier Pochelu

- Jean Pierre Ladeuix

 



Herriko langileak

Aurélie Lazcanoteguik (17 oren astean) erretreta hartu duen Maite Lagourgue ordezkatu du.


Christian PAGADOY: 20 oren astean. Barnea eta kanpoa zaintzen ditu. Produktu fitosanitarioen ziurtapena lortzeko formakuntza segitu du.


Sylvie PAGADOY: 

18 oren astean eskolan – 7 oren astean SIVUarentzat (garraioak). Eskola garraio zerbitzua betetzen du, ama-eskolako irakasleak laguntzen ditu, kantinan zerbitzatzen du eta haurrak zaintzen ditu aire hartze denboretan. Eskolaldi inguruko aktibitateak egiten ditu partez. 

5 oren astean Herriko Etxean. Herriko Etxean eta Bil Etxean garbiketa egiten du.   


Karmele URRETXU kontratu lagunduarekin: 20 oren astean. Ama-eskolako irakasleak laguntzen ditu, zaindegiko zerbitzua betetzen du, jantegia prestatzen du eta zerbitzatzen, baxerak eta garbiketa egiten ditu.


Aurélie OURET kontratu lagunduarekin: 35 oren astean. Ama-eskolako irakasleak laguntzen ditu, zaindegiko zerbitzua betetzen du, jantegia prestatzen, zerbitzatzen eta garbiketa egiten, eskolaldi inguruko aktibitateez arduratzen da eta trinketa garbitzen du.


Abendu bukaeraz geroztik, herriko langileek elizaren garbiketa egiten dute ere bai. Bihotzez eskertzen ditugu orain arte borondate onez zerbitzu hori bete duten pertsonak.

 



Aitzinkontua:


Egoera zibila

Egoera zibila

Sortzeak: Nahia HAICAGUERRE, Ibai, Milan BETBEDER ORBEZUA eta Jokin CLAVERIE

Ezkontzak: Maryse HARISTOY eta Dimitri SIGNOLLE, Rosemary BOUTHORS eta Damien BRASSART, Amaïa LAMARQUE eta Fabien HAICAGUERRE, Julie GARAT eta Hervé MIREMONT

Heriotzak: Catherine AINCIART, Jean Baptiste LARRE, Jean Louis OXARANGO, Bernard SALLABERRY, Pascaline LABISTE, Bernard OILLARBURU, Marie Thérèse LANDETCHEVERRY, Agnès eta Laurent LAFONTAINE



Eskola

Donamartiri eta Donoztiriko eskolak biltzen dituen RPI elebidunean 52 ikasle ditu egungo egunean, eta horietarik 24 Donamartiriko ama-eskolan dira. Egunero 2 irakasle eta 3 laguntzaile badira Donamartiriko haurrekin. 2014/2015eko sartzeaz geroztik, eskola denbora berriz antolatua izan da. Haurrek eskola badute astelehen, astearte, ostegun eta ostiralez egun guzian, eta asteazken goizez. Udan egin obrei esker haurrek gela erosoagoak dituzte.


Eskola erritmoen erreformaz geroztik, aktibitateak proposatuak dira astelehen eta ostiral guziz, oren bat eta erdiz. Aktibitate horiek urririk dira eta hautuzkoak. Kanpoko parte hartzaileek animatzen dituzte. Joanna Caillaud eta Marie Tellecheak hain zuzen, baita ere eskolako laguntzaileek. Aktibitate horien helburua haurraren loratzea eta bere ingurumenari idekitzea da. Honela, gaur egun, animazio eta tailerrak proposatuak izan dira, hala nola, buztingintza, kirol-joko kolektiboak, gorputz-hizkuntza garatzeko aktibitateak eta sortze-tailerrak, etab.


Eskola-garraioa: Ikas Bide herriarte sindikatuak (SIVU) eskola-garraio zerbitzua betetzen du, urririk, goiz eta arrats, eskola publikoetara doazen haurrentzat. Aurten, Kontseilu Nagusiak 2 autobusak ordezkatu eta osoki finantzatu ditu. 


Zaindegia: goizetan zaindegia 7:30etik goiti idekia da Donamartiriko eskolan, 18:00ak arte Donoztiriko eskolan.


Jantegia: egun guziz Donamartiriko 2 eskoletako 50 bat haur bazkaltzen dira Bil Etxean. “Paxkal traiteur”-ek prestatzen du eta eskolara ekartzen. 


Hiru hilabete guziz eskola kontseilu bat egiten da eskolaren funtzionamendu orokorraz puntua egiteko. Bi herrietako irakasleak eta buraso eta hautetsien ordezkariak biltzen ditu.


“Haurrentzat” buraso-elkartea: haurrentzat buraso-elkarteak eskola sostengatzen du animazio desberdinak antolatuz proiektu desberdinak finantzatzeko: ateraldiak, askariak, material xehearen erostea, jokoak...



Laborantza

Lur-erretzeak: aspaldiko praktika horren bidez larreak zaindu daitezke labakien bidez. Lur-erretzeak zorrozki arautuak dira eta baimenak behar dira. Zenbait urte badu Herriko Etxeak Laborantza Ganbarari dei egiten duela praktika horren antolaketa zaintzeko. Oroitarazten dizuegu 2012/10/22ko prefetura-erabakiaren arabera, sua ezarriko den egunean, lur-erretzearen arduradunak Departamenduko Sute eta Sokorri Zerbitzuari jakinarazi behar diola 10:00ak aitzin, deituz 05 59 14 61 10 zenbakira, baita ere jendarmeriara 17 zenbakira.


Laborantzako hondakinak:

Orain laborantzako hondakinen biltze eta tratatze adarra plantan ezarria da. Zenbait urte badu Laborantza Ganbara (banatzaileekin, CUMAko departamenduko federakuntzarekin, Osasun Defentsa Taldearekin, lekuko elkargoekin, etxeko hondakinen tratatze sindikatuekin eta ADIVALORekin partaidetzan) mobilizatzen dela zuen hondakin PROFESIONALAK desagerrarazteko (arauen arabera): produktu fitosanitario edo marexalak, bidoi erabiliak, big-bag eta ongailu zakuak, plastikozko olanak. 


Laborari batek produktuak ekartzen dituen aldi bakoitz pausatze agiri bat errezibitzen du ziurtatzen duena hondakinak behar bezala kudeatzen dituela "laborantzaren praktika onen" karietara. Dokumentu hori atxiki behar da eta galdegina izaten ahalko da PAC laguntzen kondizionalitate kontrola bat izanez gero.



Herriko etxearen apartamenduak

Eskola gaineko bi apartamentuetako egoiliarrek etxez aldatu dute urtean zehar. Herriko Etxeak aski fite beste egoiliar batzuk ezarri ahal izan ditu.



Formakuntzak:

Lehen laguntza jestuak: 11 pertsonek (zeinetarik herriko 2 langilek: Sylvie eta Karmele) parte hartu dute Bil Etxean egin den lehen laguntza jestuen formakuntzan, Iholdiko suhiltzaileek emana. 

Informatika: informatika-gela antolatu denez, Kontseilu Nagusiarekin harremanetan sartu gara informatika-formakuntzarentzat. Primaderan eginen da. Interesatuak diren pertsonek Herriko Etxeko idazkariari jakinarazi beharko dute.




Obrak

Bideak:

2014ko bide-egitaraua uztailaren 4ko aro gaiztoek egin kalteengatik egokitua izan da. 800 bat tonako harri-lubeta egin da Haizkiriko Bordara daraman bidean.

Beloitziaren heineko bihurgunea eta Pochelucelhay auzoko bidea zabalduak izan dira

Herriko arroila guziak garbituak izan dira.


Eskola publikoa eta herriko jantegia

Ikasgela batean trenkada baten pausatzea loaldi gela baten sortzeko

Eltxo-sareen instalatzea eta berogailuen ordezkatzea ikasgeletan

Janari-prestatzaileak ekarri bazkariak beroak atxikitzeko labe baten erostea jantegiko 


Hedagailuak: ur-dorretik hurbil instalatua izan da hedagailu bat hertziar kateen hobeki errezibitzeko. 


Bulegotika materialaren erostea: esku-ordenagailu,...


Oinezko lotura: “Jauregiako” hondakinen ondoan oinezko lotura bat obratzen ari gara bidea segurtatzeko lotizamendua eta herri barnearen artean. Pasabide horren inguruan zuhaitzak landatuak izan dira. Oinezko loturari esker petanka leku bat egin ahal izan da.


Lotizamendua: azken sanotze-obren bidez lotizamenduan bizitzaile berriak instalatu ahal izan dira. Gaur egun lau lursail zati eskuragarri dira.


Herriko eraikinak: herriko eraikinen zerrenda egina izan da. Horri esker, jantegia eta herriko gelaren funtzionamendua eta erosotasuna hobetuko dituen obrak gauzatzen ahalko dira.


Hirigintza: Herrien Etxeko TEMPS anderearekin egin bilkura baten ondotik, erabakia izan da herri antolaketa kartaren berrikustea ezeztatuko zela.


Informatika-gela: antzinako Herriko Etxeko gela bat antolatu da informatika-gela egiteko. Heldu den primaderan formakuntza bat iraganen da bertan. Gela hori donamartiritarren esku utziko da astearte eta ostiraletan. 


Bilkura-gela: liburutegia: gela hori herritarrek urririk erabiltzen ahalko dute proiektu desberdinentzat (bilkurak, kurtsoak, tailer desberdinak,...). Laster liburutegi bat antolatuko da. Herriko Etxeari liburuak eskaini dituzten pertsona guziak eskertzen ditugu. Gela hori erabili nahi duen oro Herriko Etxearekin sar daiteke harremanetan. 


Bi gela horien antolaketa eta barne-araudia idazten ari gara.



Desfibrilagailua: Herriko Etxeak desfibrilagailu bat eskuratu du. Herritarren eskura dago Herriko Etxe atarian.


Suteetarako erreserba: suhiltzaileek aitzineko erreserba ezin zuten erabili metatu zen lohiarengatik. Beraz hustua izan da eta ziloa tapatua ur-erreserba malgu bat pausatzeko, sokorri-zerbitzuek erabiltzeko gisan egokitua.


Hilerriak: hondakinen bereizketa plantan ezarria izan da. Hemendik aitzina, hondakin “berde” guziak usaiako tokian bilduak dira, eta plastikozko hondakinak horretarako diren edukiontzietan ezarri behar dira.

Hilerrien egoera-akta egin da libro gelditzen den leku kopurua jakiteko. Omiasaindu aitzin afixak ezarriak izan ziren bazterrera utziak iduri zuten hilarrien gainean. Leku zenbait gelditzen dira eta Herriko Etxeak ditu kontzesioak saltzen. 


Webgunea: Herriko Etxearen informazio webgune elebiduna ideki dugu helbide honetan: www.saintmartindarberoue.fr Elkartekide, ofiziale, saltzaile edo landetxe jabe etab. gisa helaraz iezazkiguzu zure argazki eta testuak e-postaz mairiearberoue@orange.fr helbidera. Zure elkarteak antolatzen dituen ekitaldiak jakinaraz iezazkiguzu eta agendan ezarriko ditugu.



2.Herriko informazio aldizkaria


Auzapezaren hitza

Dakizuen bezala, Estatuak zorraren ttipitzeko helburu zorrotzak hartu ditu, eta herrier emaiten dien diru zama apalduko du. Herri batzuentzat, gobernuaren orientazio hau izigarri problematikoa baldin bada, gure herriarentzat aldiz, jabal senditzen ahal gira. Alabainan, funtzionamendu aitzinkontuen menperatzeko egin ditugun indarrei esker, herriko finantza egoera sanoa dugu. Kudeaketa on honi esker, inbestitzen segitzen ahal dugu, herriko familien gaineko zergak goititu gabe.

Aldizkari honen bidez, 2015an eramanak izan diren ekintzen eta eginak izan diren inbestimenduen ardatz haundien bilduma proposatzen dizuegu. Herriko elkarteei ere hitza emaiten diegu, Donamartiritarrak batzen dituen bizitasunaren itxura baitira, urte osoan zehar ekitaldien inguruan: Pilota txapelketa, ihauteriak, herriko pestak, mendi lasterketa, dantzak, etab...

 

Urte berri honen hastapenean, herriko etxeko talde guziak enekin bat egiten du, zuek denei, zuen hurbilekoei ere, gure agiantza beroenak desiratzeko, 2016 urtea ona eta zoriontsua izan dadila, eta nahi duzuen guzia eman diezazuetela.

Gauza bera adierazten dugu ere gure herriarentzat, “elgarrekin ongi bizitzea” Donamartirin gure harremanen funtsa egon dadila kartsuki desiratuz.

URTE ON!

 

 

Informazio baliagarriak :

Herriko etxearen irekitze orenak: •    Asteartea: de 8:30tik 12:30 arte eta de 13:00tik 18:00 arte

•                                                    Ortziralea: de 8:00tik 12:30 arte eta 13:00tik 16:30 arte

 

 

Herriko etxea: 05 59 29 52 27 edo mairiearberoue@orange.fr

Herriko kontseiluetako txostenak errezibitu nahi badituzue, e-mail bidez galdea egin ezazue

 

 

Antton Larraburu: 06 25 26 84 17

Bernadette Pochelu: 07 60 01 10 65

Alain Armendariz: 06 84 80 49 08

Mathias Mirande: 06 50 71 30 61

 

 

Aitzinkontua

Funtzionamendu saila

 

 GASTUAK (€)

DIRU SARTZEAK (€)

 

Karga orokorrak (ura, edf, asurantzak, bide eta sareak…)

61 530

Kargen arintzea

18 600

 
 

Langile kargak

73 900

Zergak

104 569

 

Beste kudeaketa kargak (ordainsariak, erakundeei zergak)

26 738

Hornidurak eta diru laguntzak (baserrialdeko elkartasun hornidura)

76 860

 
 
 

Diru mailako kargak

6 522

Eraikinen diru sartzeak

33 433

 

GASTUAK OROTARA

168 690

DIRU SARTZEAK OROTARA

233 462

 

Inbertsio saila

 

 GASTUAK (€)

DIRU SARTZEAK(€)

 

Materialaren erostea (soropil moztekoa, desfibrilagailua, bide seinaleak, suteetarako erreserba)

7 686

BEZ diru-itzultzea

22 790

 
 
 
 

Bideak

101 502

Bideendako diru laguntza

26 365

 

Herriko eraikinak (eskola, gela)

19 837

Autobus aterpe diru laguntza

1 269

 
 

Sareen hedatzea ( elektrika guneen azkartzea eta segurtasun neurrien hartzea)

4 157

 

 

 

Oinezko bidea

12 805

Oinezko bidearen diru laguntza

30 000

 

Mailegua (Herria + SDEPA)

26 115

Diru mailako operazioaren diru laguntza

33 808

 

GASTUAK OROTARA

172 102

DIRU SARTZEAK OROTARA

114 232

 

Lekuko 4 zerga zuzen

2014 urteko tasa

2015an bozkatutako tasak

2015ko zerga oinarriak

2015 produktuak

 
 

Bizileku zerga

16.29

16.29

267 300

43 543

 

Funts eraikiaren zerga

8.00

8.00

184 800

14 784

 

Funts ez eraikiaren zerga

25.27

25.27

26 800

6 772

 

Enpresen funts zerga

26.90

26.90

16 200

4 358

 

OROTARA

     

69 457

 
 

Egoera zibila :

Sortzeak : Neyla, Inès GUEDMA, Léa, Léonie BLANC PIERROT, Mikel, Frantxua MAILHARRO eta  Jade MIRANDE

 

Heriotzak :  Eulalie LARRE,  Jean POCHELU,  Frantxua BONETBELCHE

 

 

 

 

Eskola :

 Donamartiri eta Donoztiriko eskolak biltzen dituen eskola-multzo elebidunak, egun, 45 ikasle ditu, eta horietatik 21 ama-eskolan dira Donamartirin. Donamartiriko haurrek 2 irakasle eta 2 laguntzaile dituzte haiekin egunero. 2016/2016 sartzeaz geroztik, Caroline Etchebarne andereak du Donamartiriko eskolako zuzendaritza postua, Chantal Veyrié ordezkatu baitu.

Azkenik, abenduaz geroztik, Aurélie Biscaychipy eskolako lantaldean sartu da, laguntzaile, Aurélie Oureten ordez.

 

Haurrek astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan egun guzian eskola dute, eta asteazkenetan goizez.

 

Aurten ere, Herriko Etxeak eskola erritmoen antolaketan parte hartu du, ikasleen burasoekin eta irakasleekin lankidetzan. Proposatu aktibitateak urririk dira, eta nahi duenak parte hartzen du. Haurraren loratzea eta ingurumenari irekitzea dute xede. Astelehen eta ostiralez egiten dira, kurtsoen ondotik, 15:00etatik 16:30era. Kanpoko jende kalifikatuak jiten direnez eta laguntzaileen gaitasunei esker, egun, haurrek eremu anitz ezagutzeko parada dute (eskulanak, kirolak, historiaurrearen inguruko aktibitateak, Agerria baserriaren bisita….). Aurten, haurrak eta “herriko adinekoak” zenbait aldiz elkartu dira. Haurrak petankan aritu dira, mahai jokoetan jostatu, eta Eguberriko askaria jan dute, Donamartiriko Adin Ederra elkarteko kideen parte-hartzeari esker. Urte hondarrean, “aitatxi eta amatxi”-en Bizarzurik opariak ekarri dizkie. Belaunaldien arteko topaketa horiek biziki aberasgarriak dira, eta espero dugu bertzerik proposatzen ahalko dugula.

 

Eskolako garraioei dagokienez, Ikas Bide herri arteko sindikatuak (SIVU) eskola garraioa beregain hartzen du, goiz eta arratsez, eskola publikoetako haurrentzat. Gehienetan, eskoletako laguntzaile batek egiten du garraioa, Departamendu Kontseiluak diruztatu autobus batekin.

 

 

 

 

 

Laneko betebeharrek (ordutegiek, joan-etorri denborek…) ez dute beti bat egiten ama eskolako ordutegiekin. Beraz, haurtzaindegi zerbitzua ere bada, Donamartiriko eskolan, goiz guziz, 7:30etik goiti, klaseak hasi arte. Laguntzaile batek ditu haurrak zaintzen. Haurtzaindegi tarte hori urririk da familientzat. Bestalde, haurrak arratseko haurtzaindegian ere egoten ahal dira, Donoztiriko eskolan, 18:15 arte. Hor ere, laguntzaile batek du haurren zaintzaren ardura. Burasoei euro bateko parte-hartzea galdegiten zaie.

 

Egunero, herriko bi eskoletako 50 haurrek herriko kantinan bazkaltzen dute. Apairuak "Paxkal traiteur"-ek prestatzen eta eramaten ditu. Tarte hori ahal bezain ongi kudeatzeko, 5 laguntzaile egoten dira Bil Etxea gelan; horietatik 3 ikastolak enplegatuak dira. Aurten, Herriko Etxeak Joana Caillaud-ri kontratu bat proposatu dio, eguerdi guziz han aritzen baita.

 

·         Oro har, eskola publikoari buruz informaziorik behar baduzu (haurtzaindegia, kantina, eskola-erritmoak…), Herriko Etxeari galdegiten ahal diozu. Idazkariak hainbat dokumentu eta aholku emanen dizkizu. Eskola publikoan haur baten izena ematen duzun aldi bakoitz, Herriko Etxera jo behar duzu, eskolako zuzendariari eman behar zaion ziurtagiriaren hartzeko.

 

·         Hiruhileko guziz, eskola-kontseilu bat biltzen da, eskolaren funtzionamendu orokorraz puntuaren egiteko. Irakaskuntza-taldeko langileak, burasoen ordezkariak eta 2 herrietako hautetsiak biltzen ditu.

 

 

 

 

 

 

 

 

Laborantza :

Erreketa zorrozki arautua eta baimenen araberakoa da. Herriko batzordea abenduan bildu zen, Pirinio Atlantikoetako Laborantza Ganbarako teknikari batekin. Oroitarazten dizuegu erreketa egiten duenak, Prefetaren 2012/10/22ko erabakiari jarraiki, sua ematen duen egunean, Suteen eta Sokorriaren Departamenduko Zerbitzua (SDIS) deitu behar duela, 10:00ak aitzin, 05 59 14 61 10 zenbakira deituz, eta jendarmeria, 17 zenbakira deituz. Erreketa baimenak Herriko Etxean dituzue eskura; sua ematean, zuekin izan behar duzue

 

 

 

 

 

 

 

Informatika formakuntza :

 Ziber gune ibiltaria Donamartirin pasatzen zen 2015ko ekainean eta azaroan. Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak diruztatzen duen ekintza honen helburua da informazioaren eta komunikazioaren teknologien ulertzea eta erabiltzea denen esku ezartzea. Helburua belaunaldien artean gaur egun agertzen den haustura numerikoaren ttipitzea da.

Herritarren laguntzea multimediaren ezagutzeko eta erabiltzeko, osoki kitorik da, 2 taldetan banatuak ziren parte hartzaileentzat

-     Informatika ikasi nahi zuten hasiberriak.

-          Menperatzen ez zituzten tekniken sakontzera jinak zirenak.

Bi saio hauetan azpimarra dezakegu Donamartiritarren parte hartze biziki ona.

Jacques Birebont, Euskal Herriarendako animatzaile bitartekari numerikoak, ikastaldiko parte hartzaile bakotxaren interesei eta itxaropenei arrapostu emaiten jakin du. Parte hartzaileek Donamartiriko herriko webgunea ezagutu dute eta bertan ibili dira. Oraindik goiti, bakotxako herriko berriak ukaiten ahalko ditu, erregularki eguneratua den webgunea kontsultatuz : www.saintmartindarberoue.fr

Liburutegia :

“Donamartiriko Adin Ederra » adineko jendeen elkarteak “Liburu xokoa” liburutegia sortu berria da, deneri irekia dena : Haurrei eta helduei.

Permanentziak elkarteko laguntzaileek segurtatzen dituzte astelehen guziz 14:30tik 16:30ra eta ostiraletan 15:00tik 17:30ra, 2016ko otsailaren 1tik goiti, lehengo Herriko Etxean.

Urteko abonamendua 5 eurokoa da familiaka.

Publikoak hautu haundia ukanen du, jende ainitzek esku zabaltasunez eman dituzten 1500 liburuen artean, eta eskaintza hauei esker da aktibitate berri hau antolatua izan. Arduradunek eskertzen dituzte eta irakurketa on desiratzen deneri.

Adineko jendeak hilabeteko lehen astearte guziz elkarretaratzen dira 15:30tik goiti. Petanka taldea aro ederra denean biltzen da, belota jokalariek aldiz hilabeteko 3. Asteartea hautatu dute 15:00tik goiti eta liburutegia publikoari irekia zaio astelehenero eta asteartero.

 

Obrak :

Bideak

Borda Zelai auzora doan herri bidearen mundrunaren berritzea

Herbehereko Oilataguerria bidexkako herri bidearen mundrunaren berritzea.

Pastareko bidexkako herri bidearen mundrunaren egitea


Eltzarruze goi-ordokira doan Larreoune baserri-bidearen hobetzea eta zabalagotzea.

 

 

 

Herri erdigunearen antolamendua

Bestetako karparen guneko mundrun-eremuaren handitzea

Herriko frontoiko harmailen berritzea

Piknika mahaien ezartzea

 

60 tokiko aparkalekuaren antolatzea


Eskola publikoa

Kanpoko murru apalen tindatzea

Zume negartiaren xedarratzea

Kanpoko jokoetan mundrunaren ezartzea

Oinezko bidea

Herriko erdigunetik lotizamendurako oinezko bidearen sortzeko obrak bururatu dira

Hilerria

herri hilobi baten sortzea

Hilobien sortzea: kontzesioa nahi luketen jendeek Herriko Etxera jo behar dute

 

 

 

Aurtengo dosierak

Herriko eraikinak

Estatuko zerbitzuak kantinaren eta herriko gelaren funtzionamenduaren eta erosotasunaren hobetzeko obren eraikitzeko baimena aztertzen ari dira.

Eskaintza deialdia egina izan da, eta dosierra beregain duen obragilea aitzinkontuak aztertzen ari da.

Eliza

Estatuko zerbitzuak eliza mugikortasun murriztua duten jendeendako arauen araberako ezartzeko dosierra aztertzen ari dira.

 

Ene herria, ene osasuna

“Ene herria, ene osagarria” herriko mutualitate soziala da, denendako egina dena. 
Bere helburua osagarri mutualitate merke bat ukan nahi lukeen edo zerbitzuak txartu gabe gaur egungo kotizazioak apaldu nahi lituzken edozein pertsonaren babestea da. Informazio bilkura bat antolatua izanen da 2016 urtean.

 

Gai desberdinak :

Trinketa

Trinketeko kutxaren kentzea: alokatzea urririk da herritar guzientzat

Ekologia, ekonomia

Herriko argi publiko guzietan, ordulari bidezko iluntze etengailuak ezarri ditugu. Orain, herriko argiak goizetan 5:30etik 8:30era eta arratsetan gaua hastetik gauerdira piztuko dira.

 

 

Hirigintza :

Herriarteko Tokiko Hirigintza Plana (HTHP) planifikazio dokumentua da, ondoko urteetako antolamendu eta hirigintza orientabideak finkatuko dituenak eta araberan lurraren erabiltzeko arau orokorrak finkatuko dituenak.

HTHP baten sortzeari esker, lurraldeak hau egiten ahalko du:

• Herriarteko politikak koordenatu Eta  azkartu, bereziki hirigintza, etxebizitza eta ekonomia mailan, aldi berean herrien helburuak kontutan hartuz, lurraldearen proiektu orokorra zalantzan ezartzen ez duten neurrian.

• Herriendako onuragarriak diren eskala ekonomiak egin dokumentu bakarra osatuz ;

• 6 HELEP estaltzen dituen eta 2014/02/06an onartua izan den SCOTaren orientabide eta helburuak obratu.

 

HTHP berri honen erronka Nagusiak  hauek dira:

• Laborantza eremuen kontsumoa apaldu ;

• Hirien garapena herri erdiguneetara berriz ekarri : artifizializazioa menperatu ;

• Garapen ekonomikoa lagundu (turismoan, laborantzan, industrian, merkataritzan, ofizialegintzan...).

 

Hazparneko Lurraldea herri Elkargoak, “Hirigintza dokumentuen sortzea, Berrikustea  eta aldaketa herriarte mailan” eskumenaren hartzea deliberatu du.

Geroztik,kide diren 11 herrietako Herriko kontseilu guziek eskumen honen eskualdaketaren alde bozkatu dute, horrela Herri Elkargoari Herriarteko Tokiko Hirigintza Planaren sortzeko ardura utziz.

 

 

Aisialdi zentroa :

Arberoan Alaiki Arberoan Alaiki zentroa Aiherra, Isturitze, Donoztiri eta Donamartiriko herrien borondate politikoaren ondorioz sortu da, haurren loratzearen, emantzipazioaren eta hezkuntzaren alde egiteko xedearekin, udako oporretan aktibitateak antolatzen dituen harrera gune bat proposatuz.

CAFarekin eta Departamenduko Gazte eta Kirol Sailarekin lankidetzen, udako oporretan, aisialdi zentroak kultur, kirol eta arte aktibitateak antolatu ditu 3 eta 11 urte arteko haurrentzat.

Haurrak oporretan ere euskal giroan egon daitezen, zentroa elebiduna da, eta langileek euskara eta frantsesa baliatzen dituzte, haurren bizi-momentu orotan.

 

Zentroaren hezkuntza helburuak Errepublikaren baloreetan errotuak dira; hots, laikotasunean, berdintasunean, parte-hartzezko demokrazian eta elkartasunean.

Haurrak Isturitzeko eskolako geletan hartu dituzte, uztailaren 6tik agorrilaren 14ra. Zaintzeko, BAFD diploma duen Gomber anderea zuten zuzendari, eta 6 animatzaile –horietatik 4k B.A.F.A. diploma zuten eta 2 B.A.F.A ikastaro praktikoan ziren-.

Donamartiriko 18 haurrek baliatu dute zerbitzua; orotara, 169 presentzia-egun izan dira aisialdi zentroan.

Egiazko beharrari ihardesteko, eta burasoei helarazi genion galdeketaren emaitzak baikorrak izan zirenez, 4 herriek erabaki dute heldu den udan aisialdi zentroaren aktibitatea berriz antolatzea.

 

 

 

TAFTA :

Hitzaldi bat antolatuko dugu TAFTAri buruz, Maurice BARRAGUE errugbilari ohiak animaturik, bideo bat hedatua izanen da, Bil Etxea gelan,  Otsaila Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko hitzarmena da, isilpean prestatzen ari dena eta ondorio ezin txarragoak ukanen dituena, izan dadin ekonomia, sozial eta ingurumen mailan. Hona adibide batzu :

-          ELIKADURA SEGURTASUNA : Gure arauak, arau amerikarrak eta “nazioarteko arauak” baino zorrotzagoak baitira ( pestizida mailak, bakteria kutsadura, gehigarri toxikoak, GAO, hormonak, etab), kondenatuak izan litezke, “legez kanpoko merkataritza traba” gisa.  Zirkuitu laburren bukaera (AMAP...)

-          OSASUNA ETA ERRETRATAK : Erremedioak luzazago brebetapean egon lirateke, farmazia enpresek erremedio generioken banaketa bloka lezakete. Larrialdi zerbitzuak pribatizatuak izan litezke. Asurantza pribatuek CPAM auzitan eman lezakete, konkurrentzia desleialagatik. Banaketen bidezko erretretak deseginak izan litezke, asurantza etxeek CRAM, ARRCO, AGIRC ordezka litzakete.

-           ENPLEGUA:  TAFTA proiektua hunkitzen dituen estatuetara deslokalizatu nahi luketeen enpresak, hilabete sariak apalago direlako, babestuak izanen litezke. Lan kodea eta ikuskaritza ilegalak bihurturik, kanporatze aitzin-abisurik ez gehiago. Pôle emploi zerbitzuak pribatizatua izan behar luke edo bitarteko lanen agentziek auzitan emanen lukete konkurrentzia desleialagatik.

 

 

. ZERBITZU PUBLIKOAK : TAFTAk Estatuek zerbitzu publikoen arautzeko duten poderea mugatuko luke : pertsonei zuzendu zerbitzuak, bideko eta trenbideko garraioak, etab. eta funtsezko behar hauetara unibertsalki eta molde zabalean heltzeko printzipioak  murriztuko lituzke.

Irakaskuntza :Unibertsitate pribatuek Hezkunde nazionala auzitan eman lezakete konkurrentzia desleialagatik. Ama eskolatik doktoretza arte, sozietate pribatuek eztabaidan emanen lituzkete eskolek, jantegiek eta unibertsitateko jantegiek herritik, eskualdetik edo estatutik jasotzen dituzten diru laguntzak.

URA eta ENERGIA : Ontasun hauek pribatizatuak izanen litezke. Horren kontra joanen litzatekeen edozein Herriko Etxe, merkataritza askatasuna trabatzeaz akusatua izan liteke, gauza bera energiarentzat, izan dadin fosila, nuklearra edo berriztagarria. Segurtasun nuklearra apaldua izanen liteke. Gasa eta KW-en prezioa librea izanen litezke.

ASKATASUNA eta BIZI PRIBATUA : Jendea jazartu baita, iaz Internet gakotu eta berenganatu nahi zuten sozietateek haien ACTA erasotzailea adostarazten huts egin dute ; testu galtegarriagoak badira TAFTAn.

KULTURA eta EKOIZPEN ARTISTIKOA : Ikus entzunezko ekoizle haundiek aurrekontu ttipiko ekoizpen pribatu edo profesionalak debeka litzakete, youtube, vimeo, dailymotion bezala, finantzamendu kolaboratzaileak ilegalak bilakatuak izanen litezke. Museo nazionalek nazio mailako altxor artistikoen erosteko duten lehentasun eskubidea gal lezakete, bildumagile pribatuen faboretan.

 Denentzat balio du, gazteak eta ez hain gazteak, eta kopuru haundian parte hartuko duzuela segur gira.

 

 

Otsailaren 26 an Ostiralez 20:00, Bil Etxea gelan

 

 

 

 

 

 

Hitza elkarteei… :

Donamartiriko Adin Ederra :

DONAMARTIRIKO ADIN EDERRA, Donamartiriko adinekoen kluba, Générations Mouvement federazioko kide da eta hirurogei bat kide zituen 2015ean.Elkarte aktiboa da, eta kide kopurua urte guziz emendatzen zaio. 2016an, ontsalaz 3 edo 4 gehiago izanen ditugu. Gure egitura 1901 legearen araberakoa da, eta Frantzia mailako arauak segitzen ditu, aldi berean autonomia atxikiz.

Ateraldiak, talde bidaiak eta orotariko aktibitateak antolatzen ahal ditugu, legaltasun osoz eta batez ere segurtasun osoz. 

Hala, aurtengo urtea interesgarria izan da, bi ateraldi egin baititugu, zenbait kiderekin:

- 1. ateraldia, Arnegira. ORREAGA eta bere historia-aberastasuna bisitatu genuen, ekainaren 3an

- 2. ateraldia, GURSeko kanpamendura. Hango historiak anitz hunkitu gintuen, errefuxiatuei egiten zietenagatik (gaiak egunerokotasuna atxiki du, baina testuinguru ezberdinean) eta LINDT txokolate-fabrikara, urriaren 10ean.

Bi ateraldi horien artean, mintzaldi bat ere izan da, BIDE SEGURTASUNAri buzu, agorrilaren 04an, topaketa-egun bat ere antolatu dugu, ekainaren 27an, ESCOSen, elkartasun eguna MONEINen urriaren 10ean, eta asurantzei buruzko GROUPAMA sailaren bilkura orokorra, azaroaren 24an.

Gure egoitzan, hilabete guziz, hogei bat jende elkartzean da, kartetan, mahai jokoetan edo sukaldean aritzeko; horrez gain, belaunaldien arteko bi topaketa egin ditugu, atsegin handiz, eskola publikoko haurrekin, 2015eko urriaren 16an eta abenduaren 18an.

 

 

Batzorde bat sortu da liburutegiaren prestatzeko (Liburu Xokoa), 2016an erabilgarri izan dadin; ordutegia laster finkatua izanen da.

Bestalde, eskualdeko kultur lehiaketan eta gerlari ohien azaroaren 11ko elkarretaratzean ere parte hartzen dugu, eta ihiztarien elkartearekin bat egiten dugu (orkatz apairua otsailean).

Urte hondarreko bestak hurbiltzean, autonomia eskasa duten edo osagarri arazoak dituzten kideei opariak ematen dizkiegu.

Administrazio kontseiluaren bulegoa hilabetean behin biltzen da batez beste, puntuaren egiteko eta gertakarien antolatzeko.

Beraz, DONAMARTIRIKO ADIN EDERRA hirugarren adineko jendez osatu elkarte dinamikoa da, herri osoa estaltzen saiatzen dena (auzo bakoitzean ordezkari bat), herriko etxeari esker, beti entzuteko prest baitugu.

 

 Besta komitea :

Besta komiteak 2015eko besten bilana baikor ikusten du. Apairu eta animazioek jende anitz bildu dute, batez ere traktore-mozkailuen lasterketak; beraz, heldu den urtean berriz eginen dugu. Hori guzia ezin genuke egin zuen betiko eskeko parte-hartze eskuzabalik gabe. Milesker bihotzez.

Abenduan, bulego berria hautatua izan zen. Kide berriak hauek dira:

-          APHECETCHE Florian eta LADEUIX Christelle, ko-lehendakari

-          POCHELU Maurine eta POCHELU Pantxika, ko-diruzain

-          BONETBELTCHE Iker eta POCHELU Maitena, ko-idazkari

 

 

 

Zenbait gertakari pentsatuak ditugu 2016rako:

-          Eihartzeak antolatu ihauteria, otsailaren 6an

-          Sagarnotegi ateraldia. Eguna laster jakinaraziko dizuegu.

-          Besta komiteko kideek eskea eginen dute Irulegiko Irratiarentzat. Usaian bezala, badakigu harrera ona eginen diguzuela. Jakin ezazue, zuen eskuzabaltasunari esker, gure egunei erritmoa ematen dien irratia zinez laguntzen duzuela.

-          2016ko bestak uztailaren 8tik 14ra iraganen dira. Azken eguna donamartiritarrendako izanen da, usaiako herri bazkariarekin.

 

 

Baserrialdeko biltokia :

Landa etxea 1901 legearen araberako elkartea da; herriko bizia sustatzea du xede, orotariko animazioak antolatuz, bai kirol sailekoak, bai kultur edo hezkuntza alorrekoak.

Elkarteak hainbat gertakari antolatzen ditu urte guziz

·         Irailetik abendura, buruz buruko pala txapelketa, trinketean.

·         Urtarriletik apirilera, esku huskako txapelketa, trinketean.

Bi txapelketa horiek Goxoki ostatuarekin lankidetzan antolatzen ditugu.

·         Urtarrilean, 7 probintzietako mus txapelketa

·         Martxoan, Frantziako mus txapelketaren lehen txanda

·         Ekainean, herritar guziekin batean, elkarteak Besta Berriren antolaketan parte hartzen du

·         Azaroan, elkarteak “la course des collines” (muinoetako lasterketa) mendi-lasterketa antolatzen du.

Elkartearen xedea herrian gisa guzietako animazioak proposatzea denez, bertze aktibitate motak ere antola ditzake noiztenka: kontzertu, kantaldi, antzerki, ibilaldi, mintzaldi eztabaida, etab.

Elkartean sartu nahi duen oro ongi etorria da, bistan da. Elkartearen bizian parte hartzea, gure herri maitearen bizian parte hartzea da, baita jendea ezagutzeko eta momentu goxoak pasatzeko parada ere.

Bi pilota txapelketendako, urtez urte gero eta izen-emate gehiago dugu; beraz, epaileen taldea indartu nahi genuke. Laguntza eman nahi badiguzu, jo guregana. Milesker aitzinetik.

Informazio ororendako, bi ko-lehendakarietako bat dei:

Nicolas ELISSALDE: 06 50 50 01 85

HAICAGUERRE Sylvain: 06.75.64.19.83

 

 

 

“Haurrentzat” ikasleen buraso elkartea

Irakasle taldearen proiektuak :

 2015-2016 urte honen hastapenean, errientsek Otsozelaiako harpeen inguruan proiektu bat antolatu dute ; haur batzuk harpeak lehen aldikotz bisitatzen zituzten ; Aude Labarge anderea eskolako haurrengana joan da eta hainbat aktibitate proposatu dizkie. Haurrek kirol partidetan parte hartu dute Hazparnen. Errientsek Donamartiriko eskolako burasoak ere gomitau dituzte haien ofizioa aurkezteko. Irakasle taldeak gai hauetaz ere gogoetatu du : - Murru margolan proiektua, kontinenteen gaiaz, Donamartiriko eskolan, Eskolen arteko tenis partidak, Baiona Euskal Kostaldea Eskualdeko orkestraren kontzertua...

 

 

 

Burasoen elkartearen aktibitate proiektuak :

Sartze bilkuraren kari, buraso elkartearen bulegoak kide berri bat errezibitu du :

- Lehendakarikide : Elissalde Nicolas : 06 50 50 01 85  Lehendakarikide : Erguy Joëlle : 06 87 73 88 26  -Diruzain : Suzanne Nadia  - Idazkari : Larraburu Diane – Idazkari laguntzaile: Voron Anaïs eta Durruty Cécile.

Eskolari edo elkarteari buruzko edozein argitasunendako, deitzen ahal gaituzue.

 

 Errientsen proiektuen finantzatzeko eta gauzatzeko, burasoen elkarteak aktibitateak plantan ezartzen ditu urte osoan zehar : - Urte bukaerako pesta familien bazkaria (2015ko ekaina), - Eguberriko askaria (2015ko abendua) : Askaria eta opariak haur eta burasoei eskainiak, - 2015ko azaroa/abendua : Egutegi salmenta, txokolateak, -2016ko urtarrilaren 24a : Mus txapelketa Donamartirin, - 2016ko maiatzaren 1a : Selauru/seaska hustea Donoztirin, - bixkotx salmentak antolatuak izanen dira urte osoan zehar.

 

HAURRENTZAT elkarteari esker 2 eskoletako haurrek eskola ateraldiak egiten ahal dituzte, eta eskolako bizi baldintzak hobetzen ahal dira. Horretarako, bulegoak antolatzen dituen aktibitate ezberdinetan gurasoen parte hartze aktiboaren eta borondatearen beharra du, eta eskertzen ditu haien sustenguagatik eta haien gogo zabaltasunagatik, jakinez haien presentzia garrantzizkoa gelditzen dela ekitaldi guzien gauzatzeko.

 Aitzineko urtean, Haurrentzat burasoen elkarteak, duela urte ainitz eramanak diren ekintzei esker, CE2 eta CM2 klaseetako haurrei (16 ikasle) elur egonaldi baten partea diruztatu die San Martin harrian. Elkarteari esker, haurren kirol eta kultur ateraldiak diruztatzen ahal dira (ikusgarriak, zinema...), joko eta materiala erosten ahal da gure haurren aisetasunarendako, eskolako lan baldintzak hobetzeko.

Elkarteak buraso eta herritar guziak, Donoztiriko eta Donamartiriko Herriko Etxeak eskertzen ditu, gure eskolari erakusten dioten sustenguagatik. Ikasleen buraso elkartea

 

 

 

.......................................................................................................................................................

 

Arberoa Ikastola

Arberoa Arberoa Ikastola, Donamartiriko Arberoa Ikastolan eskolatuak diren haurren burasoen elkartea da. Hezkonde nazionalaren ardurapeko eskola da, Euskarazko murgiltze sisteman oinarritzen dena.

2015.2016 ikasturteko sartzea 60 ikaslerekin iragan da.

 

2015 urtean, ekitaldi desberdinak antolatuak izan dira, Donamartirin eta ondoko herrietan, bi helburu nagusiekin:

-Ikastolako hiru langile, material eta proiektu desberdinen diruztatzeko.

-Herriko bizian orokorki parte hartzeko.

 

EKITALDIAK:

-Urtarrilaren 24an, Bertso Afari arrakastatsu bat izan da Donamartiriko gelan, Amets Arzallus eta Jon Maiarekin. Ber astean, Jon Maia ikastolarat etorri zen bere Ternuako bale itsasuntzi expedizioaren aurkezteko, haurrentzat orroitzapen bikaina! 

-Otsailaren 14an, haurrek Donamartiriko plazan ihauteriko ikusgarria aurkeztu dute, “San Francisco-ko Euskal besta”.

 

- Martxoaren 20an goizeko 5etan, Korrika Donamartiritik pasatu da eta gure ikastolako haur eta famili ainitzek ez dute ilunaz korrika egiteko parada huts egin!

 

-Martxoaren 22an, departamenduko hauteskundeen kari, bixkotx salmenta bat izan da Donamartirin.

 

-Urteko ateraldia martxoaren 26 eta 27an iragan da: gure haurrak Xiberorat joan dira. Txorien gaiaren inguruan ibilaldi bat egin dute, baita ere Gotaineko Xiru festibalaren errepika batzuk preziatu dituzte.

 

-Ikastola Rok gaualdia Hazparneko Ttattolan Apirilaren 25an antolatua izan da, Lekorneko Baigura ikastolarekin.

 

-Maiatzean, urte guziz bezala, burasoak  Senpereko Herri Urratsen lan egitera joan dira. Besta handi horren etekinak Egoitza elkartearen alde joaiten dira. (Egoitza: ikastola guzien eraikuntzetaz arduratzen den egitura).

 

-Hiruzango, ibilaldi-VTT eguna, maiatzaren 24an Urtsumendin antolatua izan da Hazparneko Ezkia ikastolarekin.

 

-Arberoa Eguna besta herrikoia ekainaren 13an Izturitzen iragana, orroitzapen zinez pollita egongo da. Aurtengo berrikuntza, goizean haurrek Joie Pastorala plazan eman dute. Bigarren gerla mundialaren gaian buru belarri sarturik, “Joie” Joseph Echegaray-en biziaren inguruan,  haurrek zinez polliki antzerkitan erakutsi dituzte Donamartiri bezalako herri ttipietan izan diren gerlaren ondorioak. Azpimarratzekoa erakasle eta laguntzaileek eraman duten lana!

 

-Uztailaren 19an, ikastolak Iparraldeko makilarien txapelketa Izturitzen antolatu du.

 

-Ondoko ikasturterat pasatuz, gure usaiazko ganer hustea Izturitzen iragan da, urriaren 31an.

 

-Donamartiriko krossaren ondotik, talo salmenta ere izan da, azaroaren 15an.

 

-Abenduaren 6an, Eguberriko merkatua antolatua izan da Donamartiriko gelan. Tokiko artesau eta ekoizleen hobeki ezagutzeko parada, giro goxoan aroa lagun...

 

-Urtea bukatzeko, Eguberriko besta abenduaren 18an iragan da: hasteko, haurrek Eguberriko kantuak Elixabeherean eman dituzte. Ondotik, Bil Etxea gelan elkartu gira denak, haurrek eginik film beldurgarrien proiekzioa begiratzeko.  Bukatzeko,  jan eta trago bat hartu dugu denek elgarrekin.

 

IKASTOLA:

Euskarazko murgiltze orokorreko eskola da: haurrek bakarrik Euskaraz ikasten dute bigarren urtea arte, eta frantses hizkuntza pixkanaka sartzen da 2. urtetik goiti 5. urtean haurra elebidun izaiteko gisan.

 

Eskolako proiektuaren oinarriak:  komunikazio enpatikoa, autonomia eta nortasunaren garapena, ingurumenaren zainketa (ondarkinen bereixketa, baratzegintza, bio haskariak...)

 

Jakin zazue Arberoa Ikastolako ate idekiak 2016 martxoaren 19an izanen direla.

Xehetasun batzuentzat, ez duda, deitzen ahal gaituzue:

-Joëlle Thicoipe: 05.59.25.53.18

-Solange Duhau: 06.83.42.19.83

-Ainara Orbezua: 06.23.46.15.18

-Ikastola : 05.59.29.76.23

 

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Erberuako Dantzariak

« Erberuako Dantzariak » taldea sortu zen 2013ko buruilan, geroztik bere aktibitatea segitzen du.

Mikele Duhalde-k segurtatzen ditu dantza kurtsoak ostegun guziz Bil Etxea gelan 17:00 -18:00.

Donamartiriko pestetan, haurrek erakutzi dituzte beren talentuak urtean ikasi dantzak emanez. Plazer hartu dute musikarien laguntzarekin.

2016 urtean, berriz ikusteko plazera izanen duzue. Eskertzen dugu Donamartiriko herriko etxea bere sustengu morala eta diru laguntzarentzat.

Urte berri on !

Denek Bat :

Denek-Bat elkartea pilota elkartea da, Armendaritze, Heleta, Iholdi, Landibarre, Mehaine, Donamartiri eta Donoztiriko pilotariak biltzen dituena.

Gaur egun elkarteak 202 lizentziadun ditu esku huska eta neska / gizon sailetako palan, Euskal Herriko eta Landesetako kirol muntadura ezberdinetan (trinketa, ezker pareta, frontoia) ibiltzen direnak.

 Denek-Bateko jokolariek urtero emaitza biziki ederrak eskaintzen dituzte txapelketa ezberdinetan. 2015 urteko azken emaitzak hauek izan dira : Euskal herriko txapeldunak frontoian, trinketean eta ezker paretan, tarroak, gaztetxoak eta bigarren mailan, neska eta gizonetan.

 Pilota eskolako ikasle kopuruak beti goiti doaz duela urte batzu, eta gure trabatzaile eta hezitzaileen lan izigarri onari esker Denek-Bat elkartea ausarki ordezkatua da Euskal Herriko, Biarnoko eta Landesetako pilota lekuetan, azken emaitzek erakusten duten bezala.

Berri guziak elkartearen webgunean segitzen ahal dira,

www.denek-bat-pilotan.fr

Arduradun bat ere deitzen ahal duzue 06.08.95.94.23. zenbakira.

 

 


2017 ko aldizkaria

Télécharger
bulletin eus 2017pdf.pdf
Document Adobe Acrobat 2.6 MB

2018 ko aldizkaria

Télécharger
bulletin 2018 eus.pdf
Document Adobe Acrobat 3.7 MB

2019 ko aldizkaria

Télécharger
bulletin 2019 français.pdf
Document Adobe Acrobat 4.2 MB