Donamartiri Donostiri herriko eskolak

Herriarteko haurtzaindegiaren idekitzea

 Laguntza Etxerat elkarteak du “Kuluxka” herriarteko haurtzaindegi berria kudeatzen. 2014ko maiatzean ideki zen. Hazparneko lurraldeko Herri Elkargoan bizi diren familientzat da eta 30 haur errezibi ditzake. Zerbitzua idekia da astelehenetik ostiralera, 7:30etik 18:30era. Haurtzaindegia elebiduna da.

Inbertsioa 1.485.000 €-koa da (BEZa gabe), eta %45taraino lagundua izan da: (garrantziaren arabera) CAF, Estatua, Departamendua, eskualdea. 

Xehetasun gehiagorentzat, Julie BOISTEAU anderearekin sar zaitezke harremanetan 05.59.50.27.47 zenbakian.



Aturri Ursuia Familiak Etxe Haurtzain Harrera Elkargunea


Zerbitzu honekin lehentasunez harremanetan sartu behar duzue:

- lurraldeko harrera molde desberdinei (kolektiboa edo familiakoa) buruzko informazioak kausitzeko,

- aitzin-izen emateak egitura desberdinetan burutzeko,

- beraien kontuko etxe haurtzainen zerrendak ukaiteko.

Telefono permanentzia eta harrera hitzordua hartu ondotik

Asteazkenetan, ortzegun arratsaldetan eta ortziral goizetan :

54 Francis Jammes karrika 64240 HAZPARNE

Tel : 05.59.29.45.80

Astearta arratsaldetan (13:30 -17:00)

3 allée du parc des sports 64250 BIDAXUNE

Tél. : 05.59.55.53.11

Harremana

Katia MARTINEZ-DOYET, Koordinatzailea

Laketlekua

Aiherra, Izturitze, Donoztiri eta Donamartiriko Herriko Etxeak bildu dira 3 eta 12 urte arteko haurrak errezibituko lituzkeen laketleku baten idekitzeari buruz gogoetatzeko. Proiektua litzateke:

- harrera leku bat sortzea eskolaz kanpoko denboraldietako haurren zaintza-zailtasunei ihardesteko.

- haur guziei abusagailuak eta jostatzeko aktibitateak eskaintzea.

Aisialdi harrera hori Izturitzen kokatuko liteke. 


Beharren estimatzeko, galdeketa bat igorria izan da buraso guziei.