Aurten berriz, Erberuako Dantzariak elkarteak euskal dantza kurtsoak eskaintzen ditu 6 eta 13 urte arteko haurrei. Gaur egun 22 haur dira parte hartzen dutenak, Donamartiri, Donoztiri eta ondoko herrietakoak. 

Burgaintzi taldeko Andoni Irigoyen dantzariak ematen ditu kurtsoak, astearte arratsaldeetan 17:00etatik 19:15era (aste pareetan), Bil Etxean.

2014ko maiatzaren 8an gure haurrek lehen aldikotz parte hartu dute Hendaian iragaten zen Dantzari Ttikin. Bai buraso bai haurrek anitz preziatu dute egun hori.

Gure herrietako plazetan laster dantzan ikusteko parada ukanen duzue, dudarik gabe.

Donamartiriko Herriko Etxea eskertzen dugu bere sostengua eta diru-laguntzarentzat.

Dantza taldeak urte berri ona desiratzen dizue deneri!

Xehetasunentzat: Nadine LE GLOAN: 05 59 29 58 91