Baserrialdeko biltokia

Baserrialdeko biltokia 1901eko legearen araberako elkartea da, mota orotako animazioak mantentzeko edo sortzeko helburua duena, izan daitezen kirol, josteta, kultura edo hezkuntza animazioak.

Egungo egunean, elkarteak urtero zenbait ekitaldi antolatzen ditu :

Irailetik abendura, buruz buruko pala txapelketa bat trinketean 

Urtarriletik apirilera, esku huskako txapelketa trinketean. Bi txapelketa horiek antolatuak dira Goxoki ostatuarekin elkarlanean

Urtarrilean, 7 probintzietako mus txapelketa

Martxoan, Frantziako mus txapelketako lehen itzulia

Ekainean elkarteak parte hartzen du herritar guziekin batean Pesta Berriren antolaketan

Azaroan, baserrialdeko biltokiak antolatzen du oinezko lasterketa bat mendian: “Mendixka lasterketa”


Elkartearen xedea mota guzietako animazioak eskaintzea izanki, biltokiak noiztenka beste ekitaldi batzuk ere antola ditzake herrian (kontzertu, kantaldi, antzerki, ibilaldi, hitzaldi, eztabaida, etab.)


Elkartean sartu nahi duen pertsona oro ongietorria da. Biltokiaren bizitzan parte hartzea, gure herri maitearen bizitzan parte hartzea da, jendea ezagutzea, memento goxoak pasatzea. Beraz gogoa baldin baduzu, zato!


Xehetasun gehiagorentzat, bi lehendakariekin sar zaitezke harremanetan:

Nicolas ELISSALDE: 06 50 50 01 85

Sylvain HAICAGUERRE: 06 75 64 19 83