2015/02/24 eko bulegoko bilkura

Bulego ahobatez bozkatua izan da:

  • lehendakaria: Thérèse SALLABERRY
  • Lehendakari ordea: Jean Michel AROTCARENA
  • Idazkari: Cathy APHECETCHE
  • Idazkari ordea: Madeleine HARISMENDY
  • Diruzain: Didier BOUTHORS
  • Diruzain ordea: Pascal POCHELU
  • Elkartekide aktiboa, teknika arduradun: Alain MIREMONT


Adinekoen elkartea 

Donamartiriko Adin Ederra baserri munduko adineko jendeen biltzeko 1983ko uztailaren 21an sortua izan den elkartea da, honen lehendakaria Laurent BETBEDER zen.


Geroztik, elkarte horrek segitu du, administrazio kontseiluko kideak berrituz. Ana LARRAMENDY eta Cathy APHECETHE lehendakari izan dira bat bestearen ondotik


2014ko apirilaren 1an, bulegoa hautatua izan da, eta estatutuak eguneratuak (ikus elkartearen W641005255 aldaketa frogagiria).


Bulegoa, aho batez hautatua izan dena, horrela osatzen da :

- Lehendakaria : Cathy APECETCHE

- Lehendakariordea : J.Michel AROTCARENA

- Idazkaria : Didier BOUTHORS

- Idazkariordea : Madeleine HARISMENDY

- Diruzaina : Thérése SALLABERRY

- Diruzainordea : Pascal POCHELU

- Alain MIREMONT administrazio kontseiluko kide, arduradun tekniko izendatua da.


Elkarte honek 52 kide ditu eta “Génération Mouvement” federazioaren barne da. Hau Pirinio Atlantikoetako departamenduko federazio da, eta bere egoitza soziala Ortesen du.


Elkarteak hainbat aktibitate proposatzen ditu :

- Elkarretaratzeak “Bil Etxea” gelan : Hilabetean behin, hogei tab kide edo gehiago biltzen dira kartetan aritzeko, lotoan, solasean aritzeko edo berdin sukaldatzeko. Arratsaldea beti askari baten inguruan bukatzen da, giro onean. Urte betetzeak, urrezko ezteiak,… ospatzen dira han.

-  Informatikan formakuntza proiektua : M.S.A. erakundeak elkarteari ordenagailu bat eskaini dionez, eta herriko etxeak internet linea bat eman duenez, nahi duten kideek informatika mailan lehen urratsen egiteko formakuntza segitzen ahalko dute 2015ko primaderatik goiti.

- Herriko etxeak gela bat uzten du liburutegi batekin. Kide batek proposatu du liburutegiaren ardura hartzea.

- Proiekzioak ere pentsatu ditugu, gai ezberdinetaz.

- Auzoko herrietako elkarteekin elkar trukatuz (Aiherra, Izturitze eta Donoztiri), egun bateko ateraldiak antolatzen ditugu (3 bederen urtean). 4 herrietako administrazio kontseiluetako kide bat edo bi biltzen dira ateraldien antolatzeko.

- Departamendu mailan, bilkura bat edo bi badira eremuka eta biltzar nagusiak 400 pertsona baino gehiago biltzen ditu. Federazioak 2 bidai urteka antolatzen ditu, aktibitate anitz eta formakuntza ezberdinak. Webgunea : www.generations-mouvement.org .